XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EEH NUKU PUMMIN ZERO POINTS.

Bombak Kanpora zioen Finlandiak Eurovision-era aurkeztu zuen kantak.

Ez genion hitzik konprenitu, baina kantatzeko eragatik mitin itxurazko letra zuela seguru.

Gustatu zitzaigun.

Saiatu zen beren rock hura modu zilibizatu batean abesten oso atsegin.

Lotsagabekeria haundiegia hurrengo egunean Georgia ugarteetan desenbarkoa egin behar zutenen herrian bonben kontra kantatzea.

Juraduetako enanoek ongi eskertu zioten: ZERO POINTS.

Ziri ederra sartu ziaten horra eraman hindutenek, Joxe!.